Enplegua Gune, Gasteizko enplegu foroa maiatzaren 3an egingo da Europa Biltzar Jauregian

0

Enplegu Gunea, Gasteizko enplegu-foroa, maiatzaren 3an, asteazkena, egingo da Europa Biltzar Jauregian. Ekitaldia UPV/EHUko Arabako Kamusak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuko dute.

Topaketa enplegu-bilaketa aktiboan dauden pertsonei zuzenduta dago, baita, azken prestakuntza- eta unibertsitate-zikloetako ikasleei. Helburua da inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalekin eta lurraldearen barruan enplegua sortzen ari diren erakunde publikoekin harremanetan jartzea. Gainera, enpresek lan-eskaintza ugari izango dituzte.

Lanbidek, bestalde, Arabako Atzerritartasun Bulegoarekin batera informazio-saio batean parte hartuko du atzerritarrei buruzko araudiaren erreformari buruzko eta, prestakuntzak atzerritarren errotzeko prozesuan duen garrantsiari buruzko informazioa zabaltzeko.