Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak eta Gloria Mugica Lanbideko zuzendari nagusiak Basque BioDesign Center zentroaren diseinuari eta ekonomia zirkularrari buruzko enplegu-proiektuak bisitatu dituzte gaur eguerdian Gueñesen (Bizkaia).
Bizkaiko enpresak berrikuntzak egiten ditu materialak modu jasangarrian berrerabiltzeko modu berrietan, nekazaritzako, abeltzaintzako eta elikagaigintzako hondakinetatik abiatuta, inguruko eragile ekoizleekin aliantzan, ekonomia zirkularreko ekosistema bat sortuz, eta horrek, aldi berean, arte-sorkuntzako modu desberdinetan eragiten du.
Ekoizpeneko berrikuntzarekin batera, zentroak intentsitate desberdineko prestakuntza-lanak egiten ditu, ehungintzako, fabrikazio digitaleko eta teknologiako diziplina anitzeko graduondokoa barne.