Basquetour Turismo Jasangarriaren Europako Sarean

0

Europako Turismo Jasangarriaren Sareak aurten bere 30. urterbetetzea ospatzen du; Berlinen sortu zen.

Mundu aldakor batean, eta 2023-2030 eperako bere etorkizuna aztertzeaz gain, bileran ekintza eta finantza-datu esanguratsuenak azalduko dira, eta zuzendaritza-batzordea aukeratuko da.

Sareko bazkideek, besteak beste Basquetourrek bazkidea delako orain 10 urte, beraien jarduera eta prebisio nagusiak aurkezteko aukera izango dute. Turismoaren Euskal Agentziak HTA- Turismo Helmuga Adimendunak estrategian emandako aurrera pausuak ezagutaraziko ditu: Donostia eta Vitoria-Gasteizko egiaztagirien berritzea. Arabako Errioxak, Uribek eta Goierrik lortutakoak, eta gaur egun, beste 5 helmugek zigilua lortzeko lantzen ari diren prozesuaren nondik norakoak.

Gainera, Basquetourrek, AENORrekin batera, HTA programa biribilduko duen turismo enpresa adimendunei buruzko arau berriaren garapenean duen partaidetza aipatuko du.