Osasun Sailak arabako landa-eremuko biztanleentzako osasun-asistentziaren kalitatearen aldeko apustu argia egiten du

0

Datuek adierazten dute, eremu horretan asistentzia hobetzeko pertsonal kopurua areagotzeaz gainera, Osakidetzak lana eskaintzen diela prestakuntza espezializatua amaitzen duten pertsona guztiei eta murriztu egiten duela plantillaren behin-behinekotasuna, lanpostuak finkatzeko prozesuen bidez

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, gaur, Arabako landa-eremuko biztanleei eskaintzen dieten kalitateko osasun-arretaren aldeko konpromisoa eta apustu argia berretsi dute, eta, horretarako, dagoeneko, pertsonalaren kopurua handitzen doa pixkanaka.

Hori horrela, Osasun Sailak eta Osakidetzak honako hau nabarmendu dute:

-Osasun Sailak sustatzen duen eta gaur egun berrikuspen-prozesuan dagoen Lehen Mailako Arretan jarduteko estrategiak Euskadiko 13 osasun-erakundeetako –Arabako ESIa barne– ehunka profesionalen parte-hartzea du. Haien ezkutuan dihardutela diotenen inguruan azalpen bakarra dago: ezjakintasunetik edo interes elektoralistatik hitz egiten dute.

-Zehazki, estrategia horrek osasun-arloko pertsonala kontratatzeko zailtasunei aurre egiteko jarduketak jasotzen ditu, prestakuntza espezializatua amaitzen duten pertsona guztientzako lan-eskaintzen bidez, eta plantillaren behin-behinekotasuna murriztekoak, finkatze-prozesuen bidez.

-Testuinguru horretan, Arabako ESIaren landa-eremuan pertsonal kopurua handitu izana aintzat hartu behar da; Erizaintzako 6 profesional finkatu dira, eta lanaldia % 100 arte betetzen dute. Logikoa den bezala, horretarako antolamendu-berregituraketa egin behar da, une oro pazienteei ematen zaien osasun-asistentziaren kalitatea hobetzeko, eta, horretarako, betiere, plantilla osoaren eskubideak bermatu behar dira.

-Erakunde guztiok jaso ditzakegu ematen dugun zerbitzuaren gabezien edo alderdien inguruko bidezko kritika, baina ez da errealitatera egokitzeko exijentzia etikoa gainditu behar