Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak osasun publikoan aitzindaria den sistema bat erabiltzen du in vitro ernalketa-zikloan obuluen, espermatozoideen eta enbrioien segurtasuna bermatzeko

0

Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Giza Ugalketako Unitateak laguntza bidezko ugalketa-prozesuetarako trazabilitate-sistema bat jarri du abian. Sistema hori, RI Witness izenekoa, irrati-frekuentzian oinarrituta dago eta bere helburua segurtasuna hobetzea, akatsak prebenitzea eta prozesu osoaren trazabilitatea eta eraginkortasuna lortzea da.  Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean urrian instalatutako sistema aitzindaria da Estatuko ospitale publiko batean.

RI Witness sistemak in vitro ernalketaren prozesuan laguntzen du, enbrioien, espermatozoideen eta obuluen trazabilitatea bermatuz. Roberto Matorras Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Giza Ugalketarako Unitateko arduradunak adierazi duenez: «Horrela, bikote bakoitzaren ugalketa-prozesuan bikotearen enbrioiak (obuluak edo espermatozoideak) erabiltzen direla ziurtatzen da, eta akatsak saihestu».

Horri esker, sistema berriak lasaitasun handia ematen die pazienteei, akatsaren beldurrak antsietate handia sor baitezake. Ez da ahaztu behar, gainera, parte hartzen duten profesionalek ugalketa-laginak maneiatzearen estres gutxiago izango dute, akatsak egitetik babesteko mekanismo hori baitute.

Nola funtzionatzen du sistemak? Segurtasuna sei urratsetan

  1. Paziente bakoitzak identifikazio-txartel / kode pertsonal bakarra jasotzen du
  2. Kode pertsonal bakar hori duten ID etiketak pazientearen laginak dituzten ondasun suntsikor guztiei ezartzen zaizkie.
  3. Laborategiko lan-eremu bakoitzak ID etiketa horien hari gabeko seinaleak detektatzen ditu. Identifikatu egiten dira, jarraipena egiten zaie eta ugalketa artifizialeko prozesuko urrats bakoitzean erregistratzen dira.
  4. Irrati-frekuentziako sistema honek laginen identitatea berresten du eta enbriologoei intseminazioarekin jarduteko aukera ematen die.
  5. Laginen bat-etortzeen errore bat gertatzekotan, sistemak enbriologoa ohartaraziko du, prozedurak geldiaraziko ditu eta edozein akats potentzial saihesten lagunduko du.
  6. Enbrioiak transferitu aurretik, pazientearen ID txartela automatikoki identifikatzen da enbrioiaren plaka etiketatuarekin.