Eusko Jaurlaritzak aste honetan jarraituko du Gipuzkoan Europako SEM funtsei buruzko ete eta udalentzako informazio-saioekin

0

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren bitartez, informazio-saioekin jarraituko du aste honetan eskualdeko garapen-agentzietan. Horietan, Next Generation —SEM  (Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa)— Europako funtsei buruzko informazioa eskaintzen die eskualde bakoitzeko enpresa txiki eta ertainei, autonomoei eta udalei.

Zehazki, bihar, asteazkena, informazio-saioa egingo da Tknika – Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroan (Errenterian, 10:00etatik aurrera), Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetarako. Topaketen egutegia datorren ostiralean amaituko da, Goieki tokiko garapen agentzian (10:00etan), Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldea eskualdeetarako.

Iñaki Barredo Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea, Yurdana Burgoa Kabinete eta Koordinazioko burua eta Juan Alberdi Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Politikako zuzendaria izango dira saio horietan, ETE-ei eta udalei Europako funts horiei buruzko informazio guztia helarazteko.

Aurreko asteetan Durangon, Laudion eta Barakaldon egindako topaketetan bezala, enpresek SEM funtsen abian jartzea eta garapena bertatik bertara ezagutzea da helburua. Topaketa horien bidez, enpresek eskura dituzten tresna digitalak ezagutu ahal izango dituzte, Estatuko kudeaketako nahiz kudeaketa autonomikoko dirulaguntza, bestelako laguntza eta lizitazio ireki guztiak kontsultatzeko, beren proiektuetan sartu ahal izan ditzaten; hori guztia formatu irekian, parte-hartzea errazteko.