Nafarroako Gobernuaren arabera, lehorreko 40.000 hektarea daude Nafarroan lehorteak larri jota. Kaltetuenak, batez ere, lehorreko belar-laboreak dira, VI. eta VII. nekazaritza-eskualdeetan (Erriberagoitia eta Erribera Beherea) eta V. eskualdearen zati batean (Erdialdea). Gainerako nekazaritza-eskualdeetan, laboreen eta larreen egoera onargarria da.
Bestalde, oraindik azkarregi da jakiteko laborantza ureztatuan zenbaterainoko eraginak izan ahal dituen, izan ere, oraindik artoaren landaketaren hala nola ereintzaren aurretiko datetan aurkitzen gara. Eta ildo horretatik, maiatza honetako meteorologia eta sektorean eginiko aurreikuspenak ezagutzea funtsezkoa da.
Nafarroan dauden sail ureztatuen 119.000 Ha-tik Itoitzen mendean dauden (Lehenengo Fasea eta Hedapena) 30.000 ha-tan erabateko ureztaketa bermearekin kontatuko lukete, eta Ebro ardatzeko sistemak izango lirateke zigortuenak. Gainerakoa, datozen asteetako meteorologiaren araberakoa litzateke. Gaur egun, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Bardeetako Ubidearen ureztaketa hornitzeko murrizketa baino ez du finkatu; zehazki, hektarea bakoitzeko 2.500 metro kubikoko hornidura finkatu du, hau da, aurreko urteari dagokionez % 50ekoa.
Gobernuak gogorarazi du lehortearen egoera eta bere eraginak dinamikoak direla; beraz, garrantzitsua da etengabeko segimendu bat egitea. Bestalde, jakitera eman da Nafarroan jazotzen ari den egoera kezkagarria bada ere, beste hainbat erkidegotan jasaten ari diren larritasun mailarekiko arinagoa dela.
Sektorearen egoera arintzeko balizko neurrien harira, Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentua, PAC laguntzak kobratzeko baldintzen gainean balizko malgutasun bat bilatzen ari da, esaterako: artzaintza ahalbidetzea lugorrian; abere-karga doitzea, hura 0,2 UGM/Ha-ra eta 0,1 UGM/Ha-ra murriztuz larre heze eta lehorretan, artzaintza-sasoi minimoa 120 egunetik 60 egunera murriztea; ongarriak (lekadunak, ekilorea, koltza, etab.) loraldira ez heltzea ahalbidetzea; lugorriaren % 50eko hedadura ahalbidetzea, Bioaniztasunaren Eko-erregimenarekin atxikitako azaleretan; eta bioaniztasunaren lugorri eta uharteetan artzaintza eta belar mozketa ahalbidetzea.
Hori horrela, Ministeriotik EBri eskatu zaio aurrerapenen zenbatekoa handitzeko; baita kontrolak amaitu gabe eman daitezen ere. Bestalde, eskari bakarreko epea edo ustiapen Koadernoa indarrean jartzeko atzerapena eskatzeko epea hedatzea planteatzen da.
Gainera, balizko laguntza zuzenen harira, formulak eta funtsak bilatzeko lanean ari dira, sektorea babesteko beharrezkotzat jotzen diren neurri haiek hornitzeko.
Horren harira, ministroak EBko Komisarioari eskakizun hirukoitz bat egin dio: krisi-erreserba aktibatzea; FEADER funtsekin ko-finantzatutako 22 Neurria aplikatu ahal izatea edota EURI funtsak mobilizatzea. M22 neurriaren kasuan, ezohiko egoeretara destinatu ohi da, eta mekanismoa hau jadanik erabili izan da arestian.
Azkenik, garrantzitsua da nabarmentzea ezohiko neurri hauek guztiek, hondamendi naturalekiko baldintza klimatologiko txarrekin parekagarria den lege-esparru egoki batekin kontatu behar dutela. Hori dela-eta, Ministerioa, une hauetan, neurri hauek aplikatzea dagozkion eremu kaltetuak mugatu nahian dabil, izan ere, Nafarroaren kasuan bezala, eremu guztiak ez dira egoera berdina jasaten ari. MITERD-en eta AEMET-en aldetik, bere eboluzioaren arabera aldatuz joan litezkeen eremu haiek mugatzeko irizpideak finkatzen ari dira. Zirriborro bat eskura izateko aurreikusitako data maiatzaren 16a da.
Argazki-oinak: esker-eskuin: Fernando Santafé (Landa Garapeneko zuzendari nagusia), Fermín Gorraiz (EHNE), Patxiku Irisarri (EHNE), Eva Oiz (UCAN), Gómez kontseilaria, Begoña Lerga (Ekonomia eta Ogasun Departamentuko teknikaria), Luis Miguel Serrano (UAGN), Miguel Ángel Martínez (Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria), Ángel Remírez (UAGN), Félix Bariáin (UAGN), Rubén Palacios (Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria), Peio Oria (AEMET), Natalia Bellostas (INTIA eta Diego Galilea (ALINAR).