Danimarkako Steno Diabetes Center Nordjylland-en bisita

0

Steno Diabetes Center Nordjyllandek (SDCN) Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea bisitatu du gaur, 2023ko maiatzaren 2an.  Zentroa Aalborgeko Unibertsitate Ospitalearen parte da, eta Danimarkako iparraldean dago. 2018an sortu zen Novo Nordisk Fundazioaren dohaintza bati esker, eta helburu hau du, bere webgunearen arabera: «Diabetesaren aurkako ahaleginak indartzea Danimarkan, eta, horretarako, mundu mailan liderra den tratamendu- eta ikerketa-ingurune bat sortzea eta teknologia digitala, hezkuntza-trebetasunak eta sektoreen arteko lankidetza garatzea diabetesa duten herritarrei mesede egiteko».

Ildo horretan, Endokrinologia Zerbitzuko instalazioak bisitatu dituzte. Bertan diabetesaren kudeaketari –ospitalean eta LMAn– buruz hitz egin dute, baita ikerketaren egoerari buruz ere.

Honako hauek izan dira bileran SDCNren aldetik: Poul Erik Jakobsen (zuzendari exekutiboa), Tina Heide (Digitalizazioko burua), Ulrik Appel (proiektu-kudeatzailea) eta Amar Nikontovic (kalitate-kudeatzailea).  Eta hauek EEGko ESIaren aldetik: Gaspar Lantarón, Lehen Mailako Arretako zuzendariorde medikoa; Inés Gallego, Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariordea; Javier Santamaría, Endokrinologiako atalburua; Alicia Cortázar eta Alicia Martín, diabetesaren endokrinologiako espezialistak; Luis Castaño, Biocruces Bizkaia Institutuko genetikako eta diabetes eta gaixotasun endokrinoen kontroleko ikerketa-taldeko koordinatzailea; Félix López Bernardos, Dokumentazio Klinikoko Zerbitzuko kidea; eta Amaia Hidalgo, Endokrinologia Zerbitzuko Erizaintzako gainbegiralea.