Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin (Konfekoop) sinatutako asmo- eta lankidetza-akordioa eguneratu du gaur, egungo testuinguru sozioekonomikora egokitzeko eta euskal gizartearen beharrei hobeto erantzuteko.
Akordioa gaur berretsi dute Gasteizen Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, Patxi Olabarria EKGKko presidenteak eta Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak. Intentzioei eta lankidetzari buruzko sinatutako hirugarren akordioa da, duela hamarkada bat baino gehiago hasitako bidean, eta Gobernu Kontseiluak joan den apirilean onartu zuena.
Eguneratzeak egungo testuinguru sozioekonomikora egokitzeko beharrari erantzuten dio, eta, horrela, eredu kooperatiboaren baliozkotasuna berresten da, euskal gizartearen behar zehatzei erantzungo dieten ondasunen ekoizpenean eta zerbitzuen eskaintzan indartutako gizarte-ekonomiaren ekosistema sortzeko. Gainera, trantsizio berri bat sustatu nahi da, arlo sozial, ekonomiko eta digitalerantz maximizatuz, eta pertsonak zentraltasun izaera har dezan.
Akordioan jasotzen da kooperatibismo handiagoa eta hobea Euskadi hobea dela, baita kooperatibismoak euskal gizartean eta ekonomian izan duen eta jokatzen duen papera aitortzea ere. Azkenik, agerian uzten du gizarte aberatsago eta kohesionatuago bati egiten dion ekarpenaren aukera eta potentzialtasuna.