Hauteskundeetarako dirulaguntzen %30eko aurrerakina eman zaie Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkaritza izan zuten alderdiei

0

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkaritza izan zuten alderdi politikoei hauteskundeetako dirulaguntzen %30 aurreratzeko erabakia hartu du.

Zenbateko osoa 371.418 eurokoa da, eta bere hartzaileak dira Nafar Herriaren Batasuna (95.829 euro); Partido Socialista Obrero Español (56.616 euro), Geroa Bai (73.536 euro), EH Bildu (75.475 euro), Contigo-Zurekin (57.183 euro) eta Alderdi Popularra (12.777 euro).

UPNri dagokion aurrerakina, 2019an koalizio horretako kidea izandako Navarra Suma alderdiak lortu zituen 20 parlamentarietako 15 alderdi horri zegozkiola kontuan hartuta kalkulatu da.

Contigo-Zurekin alderdiaren kasuan, 2019an Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak lortu zuten diru-laguntza kontuan hartuta kalkulatu da.

Bestalde, Alderdi Popularraren kasuan, bere aurrerakina kalkulatu da Navarra Suma alderdiak lortu zituen 20etatik 2 parlamentari lortu zituela kontuan hartuta.

Azkenik, adierazi behar da aurrerakin horiek hauteskundeen ondoren itzuli egingo direla dagokien heinean.