Ostegun honetan jarriko da martxan Iruñea eta Gasteiz arteko autobus-emakida berria, halakorik ez zuten inguruko 12 herritarako zerbitzua barne

0

Ostegun honetan, maiatzaren 4an, Iruñea eta Gasteiz arteko autobus-emakida berria martxan jartzea aurreikusi da. Emakida horrek zerbitzua eskaintzen die orain arte halakoirk ez zuten inguruko 12 udalerriri. Zerbitzu berriak eskualde-ikuspegi batekin diseinatu dira, eta Irurtzun eta Altsasu erreferentziazko eskualde-herri gisa ezarri dira, bertatik Iruñera lekualdaketaren bidez lotzeko.

Zerbitzuak 5 lineatan egituratzen dira: 3 tronkal Iruña – Gasteiz ardatzean hala nola Arakil-Irurtzun eta Ergoiena- Altsasu artean 2 linearekin eratutako eskarien araberako zerbitzu bat, zeinek ahalbidetuko duen, nobedade bezala, zerbitzua tamaina txikiagoko udalerrietara hedatzea: Satrustegi, Ekai, Egiarreta, Etxeberri, Urritzola, Errotz, Izurdiaga, Aizkorbe, Lizarraga, Dorrao, Unanu eta Lizarragabengoa. Linea hauetan, gainera, zerbitzu tronkalekin uztartutako zerbitzuekin kontatuko da, Iruñarekin eta Gasteizekin konektatu ahal izateko.

Linea tronkalek, Iruña Gasteizekin (1. eta 2. lineak) eta Ziordiarekin (3. linea) konektatuko dituzte. Horrela, Iruña eta Gasteiz arteko konexioak eguneko 8 joan-etorri eskainiko ditu, 6 joan-etorri larunbatetan eta 4 joan-etorri igandetan. Iruña eta Ziordia arteko konexioak, bestalde, 3 joaneko eta 3 etorriko maiztasunak izango ditu erabilgarri astelehenetik ostiralera.

Horrez gainera, osasunarekin edo hezkuntzarekin lotutako lekualdatzeak errazte aldera, ordutegi zehatzetan ospitale-ingurunean hala nola Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean geltokiak jarriko dira erabilgarri.

Eskariaren araberako zerbitzuak, gainera, minibus ibilgailuarekin emango dira. Pertsona erabiltzaileek, aldez aurretik, bere erabilera eskatu beharko dute La Burundesaren arreta telefonoan (948303505). Gainera, eta zerbitzu mota honetarako nobedade gisa, txartela zuzenean konpainiaren webgunetik erosi ahal izango da; konpainiaren txartel-leihatilan ere bai, aurrez aurre.

Zerbitzu guztiak garraio bonuekin

Zerbitzu berriek dagozkien linea orotan garraio bonuekin kontatuko dute, txartelaren prezioan % 50eko deskontua lortu ahal izanik. Orain arte, Iruña-Gasteiz ardatzerako zerbitzu tronkalek soilik izaten zituzten erabilgarri, eskariaren araberako zerbitzuek ez ordea.

Nabarmentzekoa da, aurrezki neurri honek, zeinetan Estatuak deskontuaren % 30a eta foru Exekutiboak gainerako % 20a bere gain hartzen dituzten, helburu duela autobus bidezko garraio publiko jasangarriagoa bultzatzea, erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea eta prezioen igoeraren aurrean herritarren poltsikoak baretzen laguntzea.

Hobekuntza bidaiaren kalitatean

Zerbitzu tronkalak 3 autobus berrirekin emango dira, zeinek gutxienez 50 plazarekin kontatuz, bidaiaren kalitatea hobetuko duten: irisgarritasuna hobetuz (denek kontatzen dute gurpil-aulkiko mugikortasun murriztuko erabiltzaileentzako plazarekin eta sarbide-arrapalarekin, baita unean-unean emandako zerbitzuari buruzko soinu-informazioarekin ere), segurtasun aktibo eta pasiboarekin, ingurumen eraginkortasunarekin (EURO VI motorrak, kutsadura isurpen gutxiagorekin) eta konfortarekin (eremuen hedapena, WiFi sarea, besaulkietako USB konexioak, eserlekuetako erosotasuna).

Horrez gain, ibilgailuak barne hartutako ekipamenduarekin hornitu dira, zerbitzuaren prestazioa kontrolatzea ahalbidetzeko eta etorkizunean, ibilgailuen posizioa, geltokira iristeko epeak, etab. bezalako informazioa jasotzeko aukera emango du.

Bestalde, ibilgailu berri denak kolore zuri-gorriarekin margotu dira, Nafarroako ezkutua eta NBUS-en logoa errotuluan barne hartuz, horrela foru Administrazioak sustatu dituen autobusen zerbitzu publikoak identifikatu eta ezagutzera eman ahal izateko. Era berean, eskariaren araberako garraio ibilgailuak NBUS-en logoa dakarren plaka identifikatzaile batekin datoz. NBUS webguneak Autobusen Hiri arteko Garraio Zerbitzuarekin lotura duten lineen gaineko informazio guztia zentralizatzen du.