Apirilean 1.191 langabe gutxiago izan dira eta hilaren amaieran 108.001 langabe daude

0

Langabeziak behera egin du berriro Euskadin lurralde guztietan, gizonen eta emakumeen artean, adin-tarte guztietan eta sektore guztietan. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako afiliazioaren maximo historiko berri bat dago, lan egiteaz gain eskubide aitortuak dituzten pertsonena. Ekoizpen-sarearen sendotasunaren adierazgarri da hori, eta pandemian zehar enplegua babestearekin eta gizarte-eragileekin adostutako lan-erreformarekin bilatzen zen eragina nola izaten ari den islatzen du.

Bereziki adierazgarria da gazteen artean izan den beherakada, langabeziaren beherakada izugarri hori bereganatu baitute. Eta luzaroko langabeziak jaisten jarraitzen badu ere, urteak bete ahala zailagoa da lana aurkitzea, batez ere emakumeen artean.

Horregatik da hain garrantzitsua Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak pertsona horiek aktibatzeko plan bat adostu izana. Badakigu bidea badugula egiteko, baina arrakasta ikusten dugu egindako bidean. Eta, horregatik, aukerak eskaintzen jarraitzeko konfiantza sortzen duen beste hilabete baten aurrean gaude.