Chivite Lehendakaria Enhol taldearekin bildu da

0

Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek bilera bat izan du berriki Enhol Enpresa Taldeko zuzendari nagusi Diego Oliver Gimenorekin. Talde horrek Nafarroan presentzia du hainbat sektoretan: nekazaritza eta abeltzaintzan, elikaduran, energia berriztagarrietan eta higiezinetan, eta energia da jarduera nagusia. Azken sektore horren barruan, zuzendari nagusiak Nafarroan dituen inbertsio-proiektuak azaldu dizkio Lehendakariari.