Menopausia eta klimaterioa

0

Mugikide programaren barruan, Prebentzioko eta Lan Osasuneko Oinarrizko Unitateak, ESIko emaginekin batera, menopausiari eta klimaterioari buruzko hitzaldi bat antolatu du, bi saiotan, profesionalei zuzenduta eta Janire Miranda Kabiezesko Osasun Zentroko emaginaren eskutik.

Hitzaldian, etapa honetan maila bio-psiko-sozialean espero daitezkeen aldaketak azaldu dira, eta zenbait aholku eman dira bizi-ohitura osasungarriei buruz eta sexualitateak etapa horretan duen eraginari buruz. Janire Mirandak dioen bezala “sexualitatea ez da amaitzen ugalketa-etapa amaitzen denean. Eta ez dugu bukatzea nahi. Baina sozialki ikusezina da sexu-esfera etapa honetatik aurrera. Ezin da sexualitatea edozein modutan adierazi: komunikaziozkoa, keinuzkoa, maitasunezkoa, atsegingarria, partekatua eta, are gutxiago, orgasmikoa”.