Mixel Ducau eta Caroline Philips-ekin hasiko da Lagunekin Kantari

0

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen. 2023ko edizioa maiatzaren 12an zabalduko du Mixel Ducau eta Caroline Philips bikoteak.

Hona hemen IZBE-Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak prestatutako programa.

  • Maiatzak 12: Mixel Ducau eta Caroline Philips. Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:30ean.
  • Maiatzak 22: Etxekoekin Kantari. Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:30ean.
  • Maiatzak 26:  Kantujira, Larrotxeneko plaza (auzoan zehar ibiltzeko), 19:30ean.
  • Ekainak 2: Maialen Errotabehere, Larrotxene Kultur Etxea, 19:30ean.