14.700 pertsonak HABEk antolatutako hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko azterketak egin dituzte

0
  • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldi berean egin dira azterketak maiatzaren 4, 5 eta 6an
  • Jende gehien C1 mailako deialdi itxira, euskaltegietako ikasleei zuzendutakora, aurkeztu da. Guztira, azterketaldi honetan C1eko azterketa izena eman dutenen %51,60k egin du.

HABEk antolatutako hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko ohiko azterketak gaur amaituko dira Gasteizko BAKHen, Barakaldoko BECen eta Irungo FICOBAn. Guztira, osteguna eta gaur bitartean,  14.662 pertsonak egingo dituzte azterketak.

Azterketak osteguneko 15:30tan hasi ziren hiru lurraldeetan eta gaurko, larunbateko, 13:45ak  bitartean egingo dira euskarazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko azterketak. Azterketari gehien BECen bildu da: 7.894 lagun; FICOBAn, 4.436 pertsonak egin dute azterketa, eta Gasteizen 2.288 lagunek. Gainera Madrilen eta Bartzelonan ere egin dira probak: Madrileko Euskal Etxean 35 lagunek eman dute izena eta Bartzelonako Euskal Etxea Centre Culturalen 9 pertsonak.

Azterketari gehien bildu dituen proba C1 maila egiaztatzeko proba izan da. Izena eman duten pertsonen % 51,60k C1 mailako azterketa egiteko eman du izena, eta % 30ek B2 maila egiaztatzeko.

Honako hauek dira ostegunetik aurrera egin diren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko idatzizko azterketak aipatutako guneetan:

OSTEGUNA, MAIATZAK 4

  • B1 deialdi itxia (euskaltegietako ikasleentzako): 1.526 ikaslek parte hartu dute. 15:30etik aurrera.
  • B1 deialdi irekia (nahi duenarentzat; ez da beharrezkoa euskaltegiko ikasle izatea): 511 pertsona. 15:30ean.

OSTIRALA, MAIATZAK 5

  • B2 deialdia itxia (euskaltegietako ikasleentzako): 3.020 lagun. 8:30ean.
  • B2 deialdi irekia (nahi duenarentzat; ez da beharrezkoa euskaltegiko ikasle izatea): 1.318 lagun eta 12:00etan. (14:00etan Madrilen eta Bartzelonan)
  • C1 deialdi irekia (nahi duenarentzat; ez da beharrezkoa euskaltegiko ikasle izatea): 2.873 lagun. 16:15ean.
  • C2 deialdi irekia (nahi duenarentzat; ez da beharrezkoa euskaltegiko ikasle izatea): 164 lagun. 9:00etan.

LARUNBATA, MAIATZAK 6

  • C1 deialdi itxia (euskaltegietako ikasleentzat): 4693 pertsona. Jende kopurua dela eta bi deialdi egin dira, hau da, 9:00etan eta 12:00etan.
  • C2 deialdia itxia (euskaltegietako ikasleentzat): 557k eman dute izena eta 9:30ean egin dute azterketa.
  • Bartzelonan eta Madrilen B1 eta C1eko deialdi irekiak daude deituak 10:00etarako eta 12:30erako, hurrenez hurren.

Deialdi itxiko zein irekiko mintzameneko probak ekainaren azken astean eta uztailaren lehenengo bietan egingo dira, eta behin betiko emaitzak uztailaren 21ean argitaratuko dira.

HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintza) sistema erabilita C1, C2 eta B2 egiaztatzeko probak joan den astean egin ziren. Guztira 440 pertsonak aukeratu zuten azterketa egiteko ordenagailu bidezko sistema. Gainditzen dutenek mintzamen-proba aurrez aurreko ohiko eredua erabiliz egin beharko dute.

HABEk hiru deialdi mota egiten ditu urtero: euskaltegietako ikasleentzako deialdia, deialdi irekia eta HOBE deialdia, ordenagailuz egin daitekeena. Deialdi bakoitzak bi azterketaldi ditu: udaberrikoa, lehena; eta udazkenekoa, bigarrena.

Informazio gehigarria