Ehunka familiak bizikletaz gozatu ahal izan dute BiziTour bizikletaren festan

0

Eguraldia lagun, bizikletan ibiltzeko giro paregabea izan da Donostian, ehunka familiak bizikletaz gozatu ahal izan dute gero eta gertuago daukagun Tourrari ongietorria emateko antolatutako BiziTour jardunaldian. 1.000 txirrindulari inguru izan dira Saguesen hasita, festa giro ederrean, Donostiako kaleak zeharkatu dituzten txirrindulariak, munduko lasterketarik garrantzitsuenari ateak irekitzeaz gain, bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko asmoz antolaturiko ekitaldi arrakastatsuan.

Helburu hauetan bere aletxoa jarri eta goiz eder bat pasatzeaz harago, ekimenean parte hartu duten era guztietako parte hartzaileek hainbat opari eraman ahal izan dituzte etxera ibilbidea amaitutakoan egindako zozketetan.

Gero eta gutxiago geratzen da gure bazterrak mundu zabalera irekiko dituen ekitaldirako, baina garrantzitsuena bideaz ere gozatzea denez, Grand Départ Pays Basque 2023 programaren barruan hurrengo BiziTour jaiaren hitzordua Vitoria Gasteizen izango da, ekainaren 4an.