Portugalete Mugi Zaitez

0

Portugaleteko kirol zerbitzuak Mugi Zaitez programaren barruan, jarduera fisikoko orientazio zerbitzua martxan du eta Pando kiroldegian kokatuta dago. Arreta astean bi egunetan ematen da, asteazken eta ostegunetan, eta 15 egunetik behin Buena Vista osasun zentroan ere arreta jasotzeko aukera dago.

Orientazio zerbitzuak urte honetako lehen hiru hilabetean 62 hitzordu izan ditu, horietatik 56 presentzialak izan dira eta 6 telefono bidez.

Urteko lehen hiru hilabete hauetan, zerbitzuak 29 erabiltzaile izan ditu guztira. Horietatik 12 berriak dira. Erabiltzaile hauek  deribazio iturri desberdinetatik bideratuak izan dira zerbitzura (2 Buena Vista osasun zentrotik, 5 autoderibazioz, 1 herriko informazio puntuetan jarritako karteletatik eta 4 kiroldegiko harreran informazioa eskatuz). Gainerako 17ak aurretik zeuden zerbitzuan, eta jarraipen-fasean daude orain.

Orientazio zerbitzuaz gain, jarduera fisikoa sustatzeko beste hainbat ekintza ere aurrera eramango dituzte apirila eta ekaina bitartean. Programa honek Dibertijolasak du izena eta helburua herritarrei beste ekintza eta kirol batzuk ezagutzeko aukera ematea da. Ekintza ezberdin hauek larunbat eta igandetan antolatuko dira eta bertan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira:

– Gehienez 2 izen emate pertsonako, anai arreba izanda gehiago izan daitezke.

– Jarduera bakoitzaren izen emate data 10 egun lehenago irekitzen da. Jarduera larunbatean izanda, aurreko asteko asteazkenean, eta jarduera igandean bada aurreko asteko ostegunean.

-Ekintza bakoitzerako izen-emateak ekintzaren dataren aurreko ostiralean 14.00etan amaituko dira.

– Gutxienez 7 pertsona egon behar dira jarduera aurrera eramateko.