Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 20.000 eurorekin lagunduko du Gasteizko Jazzaldiko Jazza Parkean ekimena

0

Gaurko Gobernu Kontseiluak Jazza Parkean ekimena babesteko 20.000 euroko dirulaguntza emango dio Kultura eta Hizkuntza Politika sailak.

Jazza Parkean Vitoria-Gasteizko Jazzaldia antolatzen duen Kultur Elkarteak bultzatutako proiektua da. Jazzaldiaren egungo bi agertokiak handitzea du helburu, Prado parkean hirugarren bat jarriz. Sarrera librea izango da, eta bertan, oraindik ere genero musikal hau hobeto ezagutu nahi duten pertsonek modu erraz, entretenigarri eta erakargarrian izango dute ikusgai.

Espazio honek ordutegi jarraituko jarduketa-programa bat izango du uztaileko lehen asteburuan, eta 35.000 euroko aurrekontua izango du. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 20.000 euroko zuzeneko dirulaguntza emango du gastu horiek diruz laguntzeko.