2023ko maiatzak 9, Europaren Eguna: EuroBasquek Europako Eguneko ospatzeko ekitaldi bi prestatu ditu Vitoria-Gasteizen

0

Goizez, Eusko Legebiltzarrak eta EuroBasquek Europako Eguna ospatu dute “Europar Batasuna eta balioak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik gabe ez dago Europarik, ezta demokraziarik ere” izenburupean, Ukrainako bi xakelarik hartu dute parte antolatutako jardunaldian. Maiatzaren 9an izan da, asteartea, 11:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izan da Eusko Legebiltzarreko webgunetik, zuzeneko emisioa atalean

https://www.legebiltzarra.eus/portal/eu/web/eusko-legebiltzarra

Aurten, berdintasuna eta zuzenbide-estatua dira jardunaldiaren ardatzak, eta, horren harira, xakelari ukrainarren partaidetza izan dugu. Xakearen munduan erreferente diren bi emakume izan ditugu –ez dugu ahaztu behar xakea gizonezkoen esparruarekin lotu ohi dugula–. Gainera, ezin dugu alde batera utzi Ukrainako gerra hasi zenetik Europarako espazio berri bat ireki dela, hain zuzen ere, Errusiak sortutako gatazka belikoaren ondorioz lekualdatutako pertsonak hartzeko.

Horretarako, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Irune Zuluaga EuroBasqueko presidenteak eta Igor FilibiEuroBasqueko idazkari nagusiak parte hartu dute, eta Anna Muzychuk eta Olga Alexandrova Ukrainako xakeko bi maistra handik ere parte hartu dute. Bi maistra horiek beren karreretan lortutako tituluen bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen dute; biak Leontxo Garcia kazetariak aurkeztutakoak.

Anna Muzychuk munduko txapeldun hirukoitzak 2017ko azaroan uko egin zion Saudi Arabiako Munduko Txapelketan bere tituluen defentsan parte hartzeari, bertan emakumeei ematen zaien tratuagatik. “Ez dut inoren araupean jokatu nahi, ez dut abaya jantzi nahi eta ez nau inork eskoltatu behar irtetzerakoan”. “Emakumeak bigarren mailako herritar gisa tratatzen diren tokian” ez zuela egon nahi adierazi zuen eta bere erabakiak izango zuen erantzuna edonolakoa izanda ere, kirolean berdintasuna aldarrikatzea izan daitekeen garaipenik onena zela aditzera eman zuen. Olga Alexandrovak, bestalde, onartzen du xakean emakume gutxiagok jokatzen dutela, historikoki gizonezkoen kirola izatearen ospea izan duelako: “Ez gara jokalari txarragoak; baina hain gutxi garenez, ikusgarritasun txikia dugu”.

Leontxo Garcíak egin ditu aurkezle lanak. Kazetari, xakelari eta, beste errekonozimendu batzuen artean, Nazioarteko Federazioko (FIDE) Hezkuntza Xakerako Kontseilari Nagusi da Leontxo eta FIDEren Urrezko Liburuan inskribatuta dago, “xakea munduan zabaltzen egindako ekarpen handiagatik”.

Jardunaldiari amaiera emateko, Leontxo Garciak Ukrainako bi Maistraren arteko xake partida komentatu du. Anekdota bezala, jokatuko duten partida “itsu-itsuan” izango da.

Arratsaldez, EuroBasquek, Arabako Xake Federazioarekin eta Eusko Legebiltzarrarekin batera, “XAKEA: EUROPA LOTZEN DUEN HIZKUNTZA” jardunaldia antolatu du Arabako Foru Aldundiaren parte-hartzearekin.

Ekitaldia, Vitoria-Gasteizko Probintzia Plazan, 17:30etatik aurrera. Bertan, Arabako Foru Aldundiaren parte-hartzearekin, Europaren Eguna ospatu dugu xakearen bidez, Europa batzen duen hizkuntza unibertsala den aldetik.

Haur xakelariak bildu dira hitzaldi eta jolas jardunaldi batez gozatzeko, Anna Muzychuk xakelari ukrainarrak gidatuta. Anna Muzychuk xake-maisu ukrainar handia, munduko txapeldun hirukoitza, kirolean berdintasunaren aldeko ekintzailea eta Olga Alexandrova, Nazioarteko Maisua eta Emakumezko Maisu Handia, Ukrainako eta Espainiako txapelduna dira, hurrenez hurren.

Ekitaldia Leontxo Garciak aurkeztu du, xakean aditua den hizlari eta kazetariak. Bere denbora gehiena xakea hezkuntza-tresna gisa zabaltzen ematen du.