Eusko Jaurlaritzak Urduñako hilerrian desobiratutako 71tik lehenengoa identifikatu du

0

• Fructuoso Llorens Tolesano da, Badajozeko Fuente del Maestre herrian jaioa. Urduñako kartzelan hil zen, 1941ko apirilaren 6an, 55 urte zituela
• Bere alaba, Juana Llorens Garcíak, Gogorari emandako DNA laginak egin du posible bere identifikazioa

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Urduñako hilerrian desobiratutakoen artean lehena identifikatzea lortu du. Bera Fructuoso Llorens Tolesano da, ezkondua eta lau alabaren aita, duela 84 urte etxetik atera zuten eta senideak ez zuen berari buruzko berri gehiago izan. Fuente del Maestre, Badajozeko herrian jaioa zen.
Bere bigarren alaba Juanak 10 urte zituen aita etxetik eraman zutenean eta 2023ko otsailean lagina ema zion Gogorari Urduñan desobiratutakoen artean egon zitekelakoan. Azterketa genetikoek konfirmatu dute bere aita dela haietako bat.
Gogora jarri da familiarekin harremanetan eta laster eramango ditu Fructuosoren gorpuzkinak bere jaioterrira eta senideen esku utziko ditu.