Aspalditik ari gara gazteen panel bat diseinatzen, eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Gazteen arazoei eta beharrei buruz duzun iritzia oso garrantzitsua da guretzat.
- Nork osatzen du panela?
Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko pertsonek.
- Zertara behartzen nau?
Inkesta batzuei erantzun beharko diezu (online edo telefonoz).
Kasu batzuetan, elkarrizketetan edo eztabaida-taldeetan parte hartzeko laguntza eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.
- Zenbat aldiz?
Urtebetean 4 inkesta baino ez dira egingo. Mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez inkestaren gaiari buruz informazioa emateko, eta bete behar duzun inkestarako esteka bat.
- Zer lortzen dut?
Paneleko kide izate hutsagatik, hilero hiru opariren zozketan sartuko zara: hainbat saltokiko 30€ -ko opari-txartelak, esperientzia-kutxak, etab.
Gainera, eztabaida-taldeetara joatea edo banakako elkarrizketa bati erantzutea kasu guztietan sarituko da.
- Nola parte har dezaket panelean?
Paneleko kide izan nahi baduzu, sakatu hurrengo botoia eta bete galdetegi labur bat zure datuak erregistratzeko.
https://encuestas.ingartek.com/index.php/751578?lang=eu
Zalantzarik baduzu, deitu doako zenbaki honetara (900909755) edo idatzi gaztepanel2021@ingartek.com helbidera