Hezkuntza sailak 2,6 milioi euro bideratu ditu Lanbide Heziketako eremu estrategikoetan jarduera-ildoak garatzeko

0

Gobernu Kontseiluak gaurko saioan onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzatarako deia egiten duen Agindu bat.

2.622.720 euroko zenbatekoa duen deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxeetako irakasleek parte hartzea, 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako Lanbide Heziketako VI. Euskal Planaren eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planaren hedapenean eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

2.622.720 euroko zenbatekoa duen deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxeetako irakasleek parte hartzea, 2022-2023 ikasturtean, Euskadiko Lanbide Heziketarako estrategikotzat jotzen diren esparruetako jarduera-ildoetan. Honako plan hauetan jasotzen diren jarduera-ildoez ari gara: Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana.

Deialdi hau bat dator lanbide-heziketa ekoizpen-sektoreen egungo eta etorkizuneko beharretara eta pertsonen enplegagarritasunera egokitzeko helburuarekin, enpresek gero eta kualifikazio eta espezializazio-maila handiagoak behar dituztenez gero.

Eta bere xedea da itunpeko ikastetxeen partaidetza sustatzea, irakasleek deialdian zehaztutako jardueretan parte har dezaten finantzaketa eskainita eta Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana hedatzeko eta plan horretan zehaztutako arlo estrategikoetako helburuak lortzeko laguntza emanda.

Hurrengo ikasturterako deialdi honen xede diren jarduerak, eta beraz, liberatutako irakasleek parte hartuko dutenak, eremu estrategiko hauetan multzokatzen dira:

-Teknologia, digitalizazioa eta sistema adimendunak

-Berrikuntza estrategikoa eta eraldaketa disruptiboa

-Adimenaren kudeaketa Lanbide Heziketako 5.0 ikastetxeetan

-Bioteknologia, berroneratzea eta ongizatea

-Giza garapena

-Lanbide Heziketako 5.0 ikastetxe adimendunak

-Lanbide Heziketako euskal sistema nazioartekotzea

Deialdi honen bidez jasoriko dirulaguntzak pertsonal gastuetarako izango dira, dela ordezko irakasleak kontratatzeko, dela ikastetxean jardunean diren irakasleen kontratuak luzatzeko.

Informazio gehigarria