Eusko Jaurlaritzak 170.000 euroko diru-laguntza emango du titularitate publikoko euskaltegiek arbel digitalak eta hauen euskarriak eskuratzeko

0

Sede del Gobierno Vasco, Lakua
PRUEBA

Gobernu Kontseiluan aurkeztu dira titularitate publikoko euskaltegiei zuzendutako laguntzak, arbel digitalak eta horien euskarriak erosteko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 170.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara. Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen HABE Erregistroan izena emanda dauden zentroek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek.

Diruz lagunduko dira 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean eskuratzen diren ekipo teknologikoak. Arbel digitalak eta horien euskarriak urrutiko irakaskuntza birtualerako, bilera birtualetarako, bideo-konferentzietarako, saioen grabazioetarako, dokumentuen elkarbanaketarako edota aurkezpen interaktiboak egiteko erabiliko dira, besteak beste.

Diru-laguntza hauek jaso nahi dituzten zentroek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 2023ko irailaren 8 arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.