Lanbide Heziketako VI. Euskal Planaren aurkezpena Madrilgo diplomatikoei: Hezkuntza Sailarekin batera, EBko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak parte hartu du

0

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkaritza nagusiko arduradunak bildu dira hainbat herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin, Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzan egin den bileran honako hauek izan dira: Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburua; Jorge Arévalo, Lanbide Heziketako sailburuordea; Marian Elorza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Conchi Quintana, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria; eta Argentina, Kanada, Txile, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Japonia, Mexiko, Portugal, Erresuma Batua, Hegoafrika, Suitza eta Uruguaiko enbaxadetako diplomazia-arduradunak.