PRUEBA
- Bingen Zupiria sailburuak Errenteriako Lekuona Fabrikan egin den sari-banaketan parte hartu du, saritutako pertsona batzuen zuzeneko emanaldiekin.
- Sariak Oreka TX, Merina Gris, Su ta Gar, Neomak, MICE, Ine ́ s Osinaga, Teresa Catala ́ n, Enrike Solini ́ s, Elena Setie ́ n eta Kepa Junkeran jaso dira.
Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musikaren esparruko proiektu esanguratsuenak saritu ditu gaur arratsaldean Errenterian. Guztira 10 sari banatu dira, inolako bereizketarik gabe: zortzi epaimahai profesional batek esleituta, bat Etxepare Institutuak eta EHMBEko Zuzendaritza Batzordeak ematen duen sari honorikoa. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Musika Bulegoak duela zazpi urte sortu zenetik izan duen garrantzia goraipatu du eta sektorearen indarra azpimarratu du. Era berean, sailburuak musikaren munduan benetako berdintasuna lortzeko urratsak ematen jarraitzeko beharra azpimarratu du.
Informazio gehiago: Musika Bulegoa