Antsietatea eta ondoez emozionalaren kudeaketa ikastaroa Gasteizen ere egingo dugu. Ikastaroan izena emateko epea zabalik

0

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Antsietatea eta ondoez emozionalaren kudeaketa. Gazteekin lan egiteko tresnak ikastaroa. ERNESTO GUTIERREZ CRESPO, psikologoa eta pedagogoa, Euskadiko Psikopedagogia Elkarteko presidentea eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea izango da ikastaroaren formatzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: bertaratutakoek gazteekin eta haien ingurunearekin aplika ditzaketen estrategiak ikastea.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gazteen ondoez emozionalaren arrazoiei eta osasun mentalari eta emozionalari lotutako mitoei buruz hausnartzea.
  • Emozionalki osasuntsu bizitzeko jarraibideak.
  • Estresa, antsietatea eta ondoez emozionala prebenitzeko eta maneiatzeko, hezkuntza-inguruneetan aplika daitezkeen estrategia psikologikoak eta pedagogikoak eskuratzea.
  • Gaitasun intrapertsonal eta interpertsonalak garatzea, hala nola: enpatia, pentsamendu positiboa, erresilientzia, gatazken kudeaketa, umore-sena, malgutasun kognitiboa eta asertibitatea, besteak beste, ongizate emozionala babesteko faktore gisa.
  • Seme-alaba gazteen ongizate emozionala bultzatzen laguntzeko familiei aholkuak emateko jarraibideak.

Informazio gehiago

Ikastaroa GAZTELANIAZ emango da, baina parte-hartzaile bakoitzak gaztelania edo euskara erabili ahal izango du bere ekarpenetan, eta materiala ere bi hizkuntzetan emango da.

Lehenengo edizioa Bilbon:

  • Izena emateko FORMULARIOa
  • Noiz: 2023ko ekainaren 7an, 14an eta 21ean
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara
  • Izena emateko epea maiatzaren 16tik 25era
  • Taldea: 20 lagun

Bigarren edizioa Donostian:

Hirugarren edizioa Gasteizen:

  • Izena emateko FORMULARIOa
  • Noiz2023ko ekainaren 9an, 16an eta 23an
  • Non: Landatxoko gizarte etxea (Centro Cívico El Campillo), Santa María kalea, 4
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara
  • Izena emateko epea maiatzaren 16tik 25era
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea maiatzaren 16tik 25era

Bertan parte hartzeko maiatzaren 16an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: maiatzaren 16tik 25era

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.