Elkarteei eta fundazioei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko da

0
  • Eskabideak aurkezteko epea bihar, maiatzak 18, irekiko da eta ekainaren 19a arte egongo da zabalik
  • Deialdi honetara 1936-1977 aldian memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dira
  • 500 € bideratuko dira deialdi honetara

Vitoria-Gasteiz, 2023/05/17

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak argitaratu du elkarte eta fundazioek Euskadiko memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko egiten dituzten proiektuak diruz laguntzeko deialdia. Guztira, 112.500 euro erabiliko dira proiektu horietarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte eta fundazioek aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak, baldin eta jarduketa-helburu gisa memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea badute. Diruz lagundu beharreko proiektuek memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka berreskuratu, ikertu eta hedatu behar dituzte, 1936-1977 aldian Euskadin. Zehazki, Gerra Zibilaren eta diktaduraren errepresioarekin, erbestearekin eta balio demokratikoen errealitate eta egoerarekin zerikusia duten gertakari eta prozesuen berreraikuntzari buruzko ikerketa originalak diruz laguntzen dira; oroitzapenezko edo omenezko jarduerak eta dibulgaziozko jarduerak, hala nola jardunaldiak edo mintegiak, erakusketak eta liburuxken argitalpena.

Deialdi honetara 112.500 € bideratu dira, baina proiektu bakoitzak gehienez 10.000 € jaso ahal izango ditu.

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 18tik ekainaren 19a bitartekoa da, tramitazioa elektronikoa da eta informazio zehatza Gogoraren webguneko dirulaguntzen atalean kontsulta daiteke: www.gogora.euskadi.eus