Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Txosten honetan, Youtuberen gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, koneksioa maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste, Era berean, Youtubeko sortzaile direnen ohituren emaitzak ere aztertzen dira: zer motatako edukiak sortzen dituzte, eta zein hizkuntzatan, esate baterako.
Ikerketa burutzeko, Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleez osatutako bi panel daude martxan eta aldiro-aldiro inkestak luzatzen zaizkie, 12-23 urte bitarteko gazte hauek dituzten portaerak ezagutzeko.
Egitasmo hau, 2018-2019 ikasturtetik aurrera UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak burutzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.