Kultura Sustatzeko Zuzendariak parte hartu du Tabakalera eta EHUren egonaldi programa berriaren aurkezpenean

0

Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2023 urtean bi erakundeek elkarlanean abian jarri duten egonaldi-programan parte hartuko duten sortzaileak eta proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean. Egonaldi-programa berriak Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du. Bertan, Kultura Sustatzeko Zuzendari Aitziber Atorrasagasti izan da.

Egonaldi programak lotura estua du UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide eta Performatiboa Masterrarekin, eta ikerketa, sormena eta artearen, zientziaren eta teknologiaren profesionalizazioa sustatzea du helburu. Historian zehar, arteak askotan bat egin du zientziarekin eta teknologiarekin. Gaur egun, teknologiak gure egunerokotasunean izan duen bilakaerak eta ezarpenak aipatutako diziplinen bat-egitea eragin du, eta horrek arte-adierazpen berriak sortzea ekarri du; horiek izango dira, hain zuzen ere, Tabakaleran biziko diren praktiken ardatz nagusia.

Informazio gehiago: https://www.tabakalera.eus/eu/tabakalerak-eta-upvehu-k-egonaldi-programa-berria-aurkeztu-dute/