Lehendakaria Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektore karguaz jabetzeko ekitaldian izan da gaur goizean. Ekitaldian unibertsitate horren Paraninfoan egin da eta bertan izan dira, ere, Jokin Bildarratz Hizkuntzako sailburu, Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendi eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui.