Zabalik da berriro Barakaldoko Pormetxeta plaza, eraberritzeko lanen 1. fasea amaitu ondoren

0

Zabalik da berriro ere Barakaldoko Pormetxeta plaza, BILBAO RÏA 2000ek azken hilotan egindako eraberritze-lanen 1. fasea burutu ondoren.

Barakaldoko erdialdea eta Urban-Galindo lotzen dituen plazaren segurtasuna eta argiztapena hobetzean datza  lanen helburua.

Alde horretatik, segurtasun baldintzak hobetu dituzte maila-aldaketak eta zolatutako eta metalezko aldeen arteko ukipen-lerroak konponduz, plazaren hainbat tokitan jendea eror ez dadin eta sartzerik ere ez izateko  Horretarako, ertz fisikoaren funtzioa betetzen duen 252 metro linealeko sare tenkatu bat instalatu da.

Horrez gainera, toki horietako argiztapena eta segurtasun-pertzepzioa hobetzeko behar diren instalazioak egin dira, oinezkoentzako ibilbide guztiak argiztatzen dituzten led motako 23 luminaria jarriz.

Era berean, plazaren hiri-irudia ere hobetu da, etorkizuneko Pormetxeta Dorrearen sarreraren aldamenean  trenkadaz egindako itxitura baten bidez eta itxitura horren gainean horma-irudi apaingarri bat eginez.

Plaza  berritzeko bigarren fase bat egitea aurreikusten du BILBAO Ría 2000k, eta Barakaldoko Udalak proiektua onartu ondoren lizitatuko dira obrak.

Jarduketaren 1. fase honetan, 650.000 euro ingurukoa da BILBAO Ría 2000en esku-hartzea.