Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak eta Baskegur-ek parte hartu dute osasun-zentroaren baso-ondareari balioa ematen dion ekimen batean

0

Ekimen honi esker, ospitaleko lorategietako espezie guztiak zehatz-mehatz ezagutu ahal izango dira, zuhaitz bakoitzaren ondoan jarritako QR kode-sare baten bidez

Aurten ere, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak eta Baskegurrek parte hartuko dute ekimen berri batean. Bilboko ospitaleko baso-espezieen mapa-gidaren arrakastaren ostean, oraingo honetan bere baso-ondarearen hedapena indartu gura izan dute Baskegurren webgunean atal berezi bat sorturik. Bertan, 17 puntu interaktibo dituen plano bat erakusten da, zuhaitz bakoitzeko puntu bana.

Hemen ezagutu ahal dituzu Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzak

Bere lorategietan hazten diren espezieak aurkituko dizkizugu: zelako izena duten, propietateak, bitxikeriak… eta duten garrantzia.

https://baskegur.eus/conoce-los-arboles-del-hospital-universitario-de-basurto/

Gainera, ospitaleko lorategietara hurreratzen diren pertsonek dokumentu interaktiboa eskuratu ahal izango dute zuhaitz bakoitzaren ondoan, tokiko egurraz egindako euskarrietan ipinitako QR kode-sare baten bidez. Beraz, plakek balioko dute espezie bakoitza identifikatzeko eta horri buruzko informazio zehatza lortzeko.

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko lorategiek duten aniztasun eta aberastasun naturala ezezaguna da herritar askorentzat. Horregatik, balio ekologikoa eta onurak balioetsi gura izan dira, iraunkortasunari eta ongizatearen sustapenari dagokienez.

Azterlan ugarik nabarmentzen dute garrantzitsua dela ospitale-esparruetan eta egoitzetan naturaz gozatzeko espazioak izatea. Ospitalizatutako pertsonek, egoera pertsonalak aukera ematen badie, senideekin batera aisialdi-uneak izateko lekuak. Jesús Larrañaga Bilbo-Basurtuko ESIko Zuzendari Kudeatzaileak dio ezen, mota honetako ekintzek espazio lagunkoiagoak eta erosoagoak sortzen laguntzen dutela, ospitalearen barruan lorategiak eta zuhaitzak edukitzea luxua dela-eta, eta onura ugari dakarzkiela bai paziente eta bisitariei, bai profesionalei ere.

Oskar Azkarate Baskegurko Zuzendari Orokorrak dio ezen, ospitalearekin lankidetzan aritzea aukera bat dela herritarrak gure basoak zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta baso-jabetzak eta enpresa eraldatzaileek egiten duten lanari balioa emateko, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasun hirukoitza kontuan hartuta.

Baskegurren eta Osakidetzaren lankidetzari esker, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak ingurune pribilegiatua du, eta herritarrek gehiago ezagutu eta estimatuko dute.