Gurutzetan indarkeriaz egindako hainbat lapurreta-delituren egileetako bat atxilotu du Barakaldoko Udaltzaingoak

0

Barakaldoko Udaltzaingoak Gurutzeta inguruan indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta-delitu batzuen egileetako bat atxilotu du gaur goizean, Herritarren Segurtasun Arloak jakinarazi duenez. Atxilotua gizonezkoa da, din nagusikoa. Gaur egun, lokalizatzeko, atxilotzeko eta epaitegian aurkezteko agindu bat dago.

Gizona atxilotzeko asmoz, eta Gurutzeta inguruan duela aste batzuk ezarritako zaintza-dispositiboaren barruan, kalez jantzitako udaltzainek Llano kalearen ingurumarian ikusi dute gaztea gaur goizean.

Gizona identifikatu ondoren, atxilotu egin dute, eta, une horretan, senide batzuk atxilotzea eragozten saiatu dira eta poliziekin tentsio-egoera sortu da.

Azkenik, udaltzainek polizia-bulegoetara eraman dute gizona, epailearen esku jartzeko.

Azken hilabeteetako polizia-lanaren ondorioz, epailearen esku jarri ziren Gurutzeta inguruan egindako jarduketa guztiak, eta adingabeen zentro batean sartzea agindu zen, orduan adingabea baitzen. Hala ere, atxilotua ez zen zentroan sartu. Adingabea ustez udalerrian gertatutako beste delitu-jarduketa batzuekin lotuta dago.