Lasarten, babes sozialeko 30 etxebizitzako sustapenean izena ematea

0

Urnietako udalerrian erregimen orokorreko babes sozialeko 30 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan CONSTRUCCIONES SUKIA S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden *Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionalean etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2023ko maiatzaren 23a eta 2023ko ekainaren 20a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean Etxebideko erregistroan alta egoeran daudenak.

2023ko ekainaren 29an web gune honetan eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza osoa
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Construcciones Sukia S.L.
  • Etxebizitza kopurua: 30

Horietako:

  • 10, hiru logela eta bi bainugelakoak (77,57 eta 90m2 bitartekoak)
  • 18, bi logela eta bainugela batekoak (56,37 eta 67,85m2)
  • 2 egokitu, bi logela eta bainugela batekoak (59,21m2)
  • Kokapena: a313 eta a314 AIU 35 lurzorua – Zabaleta (Lasarte)
  • Etxebizitzen salneurriak:
    • Etxebizitza txikiena + eranskinak: 137.915,03 €
    • Etxebizitza handiena + eranskinak: 202.047,50 €

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu, eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko erregistroan baja izango zara, eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

CONSTRUCCIONES SUKIA S.L.

Telefonoa: 637 451 785

Posta elektronikoa: mirene@sukia.com

(*) Donostialdea-Bidasoa Beherako Eremu Funtzionala: Andoain, Astigarraga, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Donostia, Urnieta eta Usurbil.