MURA proiektuak hidrogenoa sortu nahi du uretatik abiatuta, eremu magnetikoak erabiliz

0

Elytt Energy enpresa liderra da Europan partikulen azeleragailuetarako eta fusio-erreaktoreetarako eremu magnetikoak sortzen. Fabrikazio Unitatea Artean (Bizkaia) duen enpresa honek SPRI Taldearen Hazitek programaren finantzaketa jaso du MURA proiektua gauzatzeko (Magnetikoki Ura Gaztgabetuta) MSC Global Water Solutions Madrilgo enpresarekin batera. Ikerketa- eta garapen-proiektu “lehiakorra” da, eremu magnetikoen bidez ura gatzgabetzeko eskalako eredu bat kalkulatzea, diseinatzea, fabrikatzea eta probatzea du helburu, hidrogenoa sortzeko. 

Ángel García Elytteko merkataritza-arduradunak azaldu duenez, proiektuaren helburua “garatutako teknologiaren energia-aurrezpena m3 ur bakoitzeko % 50ekoa dela baliozkotzea da, alderantzizko osmosi-teknologia konbentzionalaren aldean”. Horrela, bada, emaitzak positiboak badira, garapena hurrengo mailara igaroko litzateke Heldutasun Teknologikoaren Eskalan (TRL), eta TRL4ra iritsiko litzateke, hau da, osagaia baliozkotzea eta/edo laborategiaren inguruan edukitzea. 

Horrela, lortu nahi den lehen inpaktua energia elektrikoaren % 50 gutxiago kontsumitzen duen teknologia hori garatzeko lehen urratsa ematea da. Hori lortu ondoren, beste hiru inpaktu planteatzen dira, eta hala azaltzen du Garciak: “Bigarrena, hidrogenoa sortzeko ur geza edukitzea da. Hirugarrena, itsasoko uretatik giza kontsumorako ura ekoiztea, metro kubiko bakoitzeko 0,8 dolarreko kostuan. Eta laugarrenean, ureztatzeko ura ekoiztea, deskribatutakoaren antzeko teknologia ezaguna aplikatuz, gezatutako uraren boroa ezaba baitaiteke, eta, beraz, ureztatzeko erabiltzea bideragarria da”.  

Goi teknologiako proiektu gehiago

Horrez gain, Elyttek ekimen ugari jorratzen ditu ikerketaren eta garapenaren esparruan. Horien artean, gaur egun solenoide zentrala garatzen ari da Pricenton Plasma Physics Laboratory-rentzat, Estatu Batuetako Energia Departamentuaren laborategi nazional batentzat, National Spherical Torus Experiment-Upgrade (NSTX ‑ U) proiektuan. Gainera, SPRI Taldearen Hazitek programaren bigarren laguntza bat jaso du Ikertu II proiektua garatzeko. Proiektu horrek osagai, sistema eta prozesu aurreratuak garatu nahi ditu, partikula konpaktuen azeleragailu linealak elkarlanean fabrikatzera iristeko, beste hiru euskal enpresarekin batera, AVS, Egile eta Jema. 

Era berean, Cadarachen (Frantzia hegoaldea) garatzen den ITER fusio nuklearreko ‘megaproiektuan plasma mantentzeko bi sistema garrantzitsuenetan parte hartu du. Poriektu horren helburua eguzkiaren energia gordetzea da, energia mugagabea eta garbia lortzeko. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.