Emakume baten hilketa gaitzesteko elkarretaratzea Gasteizen

0

Gasteizko Udalak deituta, elkarretaratzea egin da gaur eguerdian asteburuan Gasteizen izandako hilketa matxista gaitzesteko. Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria izan dira bertan, udaleko talde politiko guztien ordezkariekin eta beste agintari batzuekin batera. Emakundeko zuzendariak irmo gaitzetsi du hilketa, babesa eman dio biktimaren familiari, eta berdintasunean lan egiten jarraitu behar dela adierazi du, bai emakumeen ahalduntzean, eta baita, bereziki, gizonen inplikazioan. Indarkeria matxistarekin amaitzeko gizarte osoaren inplikazioaren beharra ere azpimarratu du.