Fagor Ederlanek eta MONDRAGONek EEVAM izaneko ibilgailu elektrikoetarako startup teknologikoan inbertitu dute

0

Fagor Ederlanek eta MONDRAGONek EEVAM startupean inbertitu dute, mugikortasun-joera berri garbiagoak, seguruagoak eta eraginkorragoak garatzen laguntzeko helburuarekin.

Operazio berri hau ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren barruan kokatzen da, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin.

MONDRAGONek hiru urte daramatza sortu berri diren hamabost bat enpresatan inbertitzen. Kooperatibak inplikatzeaz gain, beharrezkoa denean arrisku-kapitaleko funts korporatiboekin laguntzen du, hasierako arriskuak konpentsatzeko.

Korporazioak bere kooperatibak tartean sartuz negozio berriak sustatzeko egin duen apustuaren testuinguruan, Fagor Ederlanek EEVAMen parte hartzen du. 2021-2024 Garapen Korporatiboko Estrategiaren parte gisa egiten du, eta produktu berriak garatzeko baliabide teknologikoak aprobetxatzeko estrategiarekin koherentzian (sistemen arloan bereziki), osagaiaz haratago.

Mondragonen funtsa mota horretako inbertsioetarako sortu zen, eta CLAVE Capital funtsen kudeatzaile profesionalak kudeatzen du. Inbertsioa bat dator Mondragonek bere kooperatiben artean enpresa-gaitasunak aktibatzeko eta negozio berriak sustatzeko duen estrategiarekin.

EEVAM: Engineering, Electric Vehicles and Advanced Mobility

EEVAM ibilgailu elektrikoen diseinua, garapena eta ekoizpena sustatzeko helburuarekin sortu da, belaunaldi berriko ibilgailuak (elektrikoak, adimendunak eta konektatuak) garatzeko ingeniaritza-zerbitzuetan adituak diren aldetik.

Finantzaketaren lehen erronda bere lehen produktuaren, PowerMasterraren, merkaturatzean zentratzen da: potentzia banatzeko sistema adimenduna.

Ibilgailu elektrikoetan integratu daitekeen sistema bat da, akitektura modularreko bateriei lotutako desabantailak nolabait konpontzen dituena: autonomia, potentzia-muga edo bateriaren degradazioa, karga-kentze korronte altuen ondorioz..