Jarduera fisikoaren sustapena Lemoako Eguzkitza Meabe ikastetxean

0
PRUEBA

Eguzkitza Meabe ikastetxea Oin Gabiz Lemoako sarearen eragile bat da eta 2022-2023 ikasturtean egin dituzten jarduera fisikoa sustatzeko zenbait ekimen ezagutzera eman dizkigute.

2021-2022 ikasturtean ikasleek galdeketa prozesu baten parte hartu zuten. Beraien eskaerak eta ideiak entzun ondoren, hurrengo hiru multzotan sailkatutako ekintzak aurrera eraman dituzte ikasturte honetan.

Lehen multzoa: patio dinamikoak

Ekimen honen helburua patioetan jarduera anitzetan parte hartzeko aukera ematea izan da, beti ere mugimendua oinarritzat izanda. Asteka antolatu dira, jarduera edo kirol ezberdinak multzokatuz. Adibide gisa, gurpilen asteak izan dituzte (patinaia, patinete zirkuitoak, gurpildun hockeya,…) edota erraketen asteak (mahai tenisa, tenisa, badmintona,…).

Bigarren multzoa: udal baliabideak erabiliz aurrera eramandako ekintzak

Lemoan dituzten baliabideak erabiliz 3 jarduera ezberdinetan parte hartu dute. Kalistenia parkera gerturatu dira, azalpenak jaso ondoren, bertan praktikatzeko. Horretaz gain, eguraldiak utzi zuen bitartean, bertako igerilekuak erabiltzeko aukera izan dute. Eta azkenik, inguruko baliabideak aprobetxatuz, naturan jarduera fisikoa egitera irten dira.

Hirugarren multzoa: herritik kanpoko jarduerak

2022-2023ko ikasturte honetan bi kanpo ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute ikasleek. Jarduera horien helburua kirol ezberdinak frogatzeko aukera izatea izan da. Lehena Bilboko errekan zehar piragua txangoa egitea, eta bigarrena Donostiako izotz irristaketan aritzeko aukera.

Gure gaur egungo gazteei jarduera fisikoa egitera animatzeko horrelako ekimenak antolatzea oso garrantzitsua da.