Josu Erkoreka: «Atxilotutakoak Zaragozan jarraitzen du, Euskadira noiz ekarriko duten zain, epaileen esku jartzeko»

0

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua komunikabideen aurrean agertu da atzo Gasteizen gertatu zen indarkeria matxistaren berri emateko. Maialen Mazón Bezaresen hilketa gaitzetsi du Erkorekak, indarkeria matxistaren urteko bigarren biktima.

Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak jakitera eman duenez, ikertzen jarraitzen dute 32 urteko emakume gasteiztarraren hilketa.

Ertzaintzaren lehenengo ikerketen arabera, arma zuri batekin egindako zauriek eragin zioten heriotza emakumeari, eta biktimari egindako autopsiaren emaitzen zain jarraitzen du.

Bestalde, ustezko hiltzailea, emakumearen bikotekide ohia eta biktimarekin indarkeriazko aurrekariak dituena, Zaragozan dago oraindik, atzo arratsaldean atxilotu ondoren.

Agintari judizialak erabakitzen duenean, atxilotua Gasteizera eramango dute. Ertzaintza ari da instruitzen eginbideak genero-indarkeriaren esparruko ustezko hilketa-delitu batengatik.