Adingabe bat atzitu du Barakaldoko Udaltzaingoak atxilotze aginduaz, Gurutzetan

0

Adingabe bat atzitu zuen atzo Barakaldoko Udaltzaingoak atxilotze aginduaz, Llano kalearen inguruan. Ingurune horretan gertatutako indarkeriaz egindako lapurretetan inplikatutako hirugarren laguna da, eta horren bila ari zen, Ángel Madrazok zuzentzen duen Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloak aditzera eman duenez.

Arratsaldeko 13:00etan atzitu zuten. Uniformerik gabeko Udaltzaingoaren patruila batek atxilotzeko dispositiboa prestatu zuen, adingabea inguruan zebilela jakin bezain laster.

Bizilekuaren atari ondoan aurkitutakoan, oinez sartu eta atxilotu egin zuten. Gizonezkoaren parera heldutakoan, patruila uniformedunen laguntza behar izan zuten, bertan zeuden senitartekoek adingabea udaltzaingoaren bulegoetara eramatea galaraz ez zezaten.

Azkenik, udaltzainek polizia-ibilgailu batean sartu dute atxilotua, eta ertzain-etxera eraman dute epailearen esku jarri aurretik.