Eusko Jaurlaritzak kreditu gehikuntza bat onartu du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarentzat

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 695.500 euroko kreditua handitzea erabaki du, Basque Team Goi Mailako Zentroa birgaitzeko obrak eta Euskadiko Orkestraren aparteko inbertsioak finantzatzeko.

Basque Team Goi Mailako Zentroak 135.000 euro jasoko ditu, aipatutako eraikina birgaitzeko obrak gauzatzean sortu diren hainbat premia asetzeko. Bestalde, Euskadiko Orkestrak 560.500 euro jasoko ditu aparteko inbertsioak egiteko, hala nola musika-tresnak erosteko, besteak beste.