Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak milioi bat euro erabiliko ditu nagusiki gaztelaniazkoak diren hedabideetan euskara sustatzeko

0

Gaur Gobernu Batzordearen Kontseiluari jakinarazi zaionez Kultura eta Hizkuntza Politika sailak milioi bat euro banatuko ditu dirulaguntzetan nagusiki gaztelania erabiltzen duten hedabideetan (eguneroko prentsan, edizio digitaletan, irratietan eta internet bidez albisteak ematen dituzten berri-agentzietan) euskararen erabilera areagotzeko. Honela banatuko dira laguntzak: 

  • A multzoa: Eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia areagotzeko 900.000 euro erabiliko dira. Honela egingo da banaketa:
  • B multzoa: 50.000 euroko partida erabiliko da internet bidez albisteak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak diruz laguntzeko. Dirulaguntza jasotzeko, besteak beste, egunero, gutxienez, 12 albiste berri euskaraz zabaldu beharko dituzte.
  • C multzoa: Osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratietan euskara sustatzera 50.000 euro bideratuko dira. Dirulaguntza jasotzeko emisio orduetatik % 85 euskaraz izan behar da eta euskarazko emisio orduak, astean, gutxienik, 25 ordu izan beharko dira.

Interesa duten hedabideek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Iazko deialdian 13 eskaera onartu ziren eta diruz lagundutako hedabideen artean honako hauek daude: Gara, Noticias de Álava, Deia, Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Europa Press, Segura irratia, Naiz…