Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta EUSTATEK EIN-ekin informazioa trukatuko dute bidaiarien garraioaren arloan (Gobernu Bilera 2023-5-30)

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak Estatistikako Institutu Nazionalaren, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta Euskal Estatistika Erakundea – Eustaten arteko hitzarmena sinatzea onartu du, EAE – Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiarien garraioari buruzko informazioa trukatzeko.

Hitzarmenak helburu du EAEn autobus edo metro bidez garraiatzen diren pertsonen kopuruari eta bidaiarien errepideko garraio-enpresen ezaugarriei buruzko ezagutzan aurrera egitea.

Hitzarmen honen bidez ikerketa bakarra egin nahi da, aurreikusitako helburuak betetzeko behar den informazioa lortzeko eta, aldi berean, estatistika-eragiketan bikoiztasunak saihesteko. Horrek, aldi berean, berekin ekarriko du baliabide publikoak aurreztea eta sektoreko enpresa informatzaileei lan-karga txikiagoa eragitea.

Izan ere, 2023-2026 Euskal Estatistika Planak “Bidaiarien garraioari buruzko inkesta” izeneko estatistika-eragiketa bat sartzea aurreikusi du. Inkesta hori Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren ardura da, eta Eustatek parte hartzen du. Estatistika horren helburua, neurri batean, bat dator EINek egiten duen “Bidaiarien garraioari buruzko estatistika” eragiketarekin.

Hitzarmen honen xedea da, alde batetik, Eustati eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari lagatzea EINek egiten duen bidaiarien garraioari buruzko inkestatik datorren informazioa, “Bidaiarien garraioari buruzko inkesta” lanaren (hain zuzen) helburuak betetzeko.

Bestalde, trukearen ondorioz, Eustatek informazioa ematen dio EINi “Jarduera ekonomikoen direktorioa” eragiketako bidaiarien garraioaren jarduera-adarrei buruz, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan hiriarteko garraio erregularrerako esleitutako emakidei buruz.

2023-2026 Euskal Estatistika Planaren barruko “Bidaiarien garraioari buruzko inkesta”ren bidez, aztertu ahal izango dira garraiobideen erabilera-maila EAEn eta bertan denboran zehar izandako erabileraren bilakaera.