Euskadiko sozietate publikoek eta ETEek IAren aldeko apustua egin dute, digitalizazioa eta berrikuntza hobetzeko

0

BIND 4.0 izeneko berrikuntza irekiko plataformak bere azken bi deialdien emaitzak iragarri ditu: BIND 4.0 SME Connection, industriako ETEak eraldatzera bideratua, eta BIND 4.0 GovTech, sozietate publikoak digitalizatzera bideratua. Bi ekimen horietako parte-hartzaileek 29 startup hautatu dituzte hainbat berrikuntza-proiektu garatzeko eta, horren bidez, industriaren eta administrazioaren erronkei erantzuteko.

BIND 4.0 SME Connection-en eta GovTech-en helburu nagusia da edizio bakoitzean planteatzen diren eta bigarren deialdi honetan parte hartu duten 25 ETEek eta 6 sozietate publikoek planteatu dituzten erronka sektorialei erantzuteko startup berritzaileenak aurkitzea Joan den urtarrilean deialdiak itxi eta 200 hautagaitza baino gehiago jaso ondoren, bi ekimenek dagoeneko hautatu dituzte 21 startup SME Connection-en eta beste 8 GovTech-en, eta haiekin garatuko dituzte beren berrikuntza-proiektuak 2023. urtean, Euskadiko industria eta administrazioa digitalizatzeko prozesuetan aurrera egiteko.

Aurten, GovTech-en lehen edizioan zein SME Connection-en bigarren edizioan, azpimarratu beharra dago hautatutako proiektuen % 44tan adimen artifiziala dela teknologia disruptiborik aplikatuena. Beraz, adimen artifiziala izango da nagusi planteatutako erronkei erantzuteko bi ekimenen berrikuntza-proiektuetan, gaur egun teknologia horrek bizi duen bilakaeraren ildotik. Gainerako proiektuetan, IoT (Internet of things), Big Data eta zibersegurtasuna aplikatuko dira, besteak beste.

Eraldaketa digitalerako adimen artifizialaren aitzindariak

Joera horrek, beraz, Euskadiko hainbat esparru ekonomiko eta enpresa-sektoretan adimen artifiziala eta teknologia berriak aplikatzearen aitzindari gisa kokatzen ditu BIND 4.0 plataformako ETEak eta sozietate publikoak. Izan ere, 2016an Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetza-ekosistemako Up!Euskadi plataformaren bitartez BIND 4.0 sortu ondoren, nazioartean erreferentzia den berrikuntza irekiko plataforma bihurtu da, 200 startup baino gehiagoren garapena bizkortu du eta 290 proiektu teknologiko garatu ditu.

ETEen berrikuntzaren buru

BIND 4.0 SME Connection ekimenaren bigarren edizioan parte hartu duten 25 ETEak Aclima, Basque Food Cluster, Eraikune, Habic, Uptek AFM eta Siderex izeneko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeetakoak eta Adegi enpresa-elkartekoak dira, eta 21 startup hautatu dituzte makina-erremintaren, energiaren, ingurumenaren, elikaduraren, diseinu eta ekipamenduaren eta eraikuntzaren arloetan 23 berrikuntza-proiektu potentzial garatzeko hautaketa-prozesuarekin jarrai dezaten. Mundu osoko startup teknologikoekiko lankidetzari esker, sektore horiek eskura dituzten tresnarik onenekin egingo diete aurre erronkaz betetako etorkizunari.

Prozesuarekin jarraitzeko hautatutako startupak honako hauek dira:

Bi edizioen arrakastaren ondoren, BIND 4.0 SME Connection-en hirugarren ediziorako prestalanak hasiak dira dagoeneko. 2024. urtean Euskadiko industriaren buru izateko interesa duten klusterrak dinamizatzeko erakundeek eta ETEek parte hartzeko deialdia ekainaren 12tik uztailaren 14ra bitarte egongo da irekita. Industriako ETEek informazio gehiago eska dezakete eta inskripzioa egin dezakete webgune honetan.

Startup teknologikoekin lankidetzan jardutea, funtsezkoa zerbitzu publikoak hobetzeko

Euskadiko zerbitzu publikoak, zalantzarik gabe, aitzindariak dira herritarrentzako zerbitzuen kalitatea hobetzen duten berrikuntza-proiektuak garatzeko startupekin lankidetzan jarduten. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko startupak eta sozietate publikoak lotzeko lehen ekimenak harrera ona izan du, eta parte-hartzaile garrantzitsuak izan dira, hala nola EJIE Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, EVE-EEE Energiaren Euskal Erakundea, Hazi fundazioa, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Parke Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eta Spri Taldea enpresa-garapenerako agentzia.

Sei sozietate horiek hainbat erronka planteatu zituzten beren zerbitzu publikoak teknologia berrien aplikazioaren bidez hobetzeko. 6 sozietate publikoek lehenetsi zituzten eta matching-prozesuan dauden 13 startupetatik, dagoeneko 8 hautatu dituzte beren proiektua sozietate publikoekin lankidetzan garatzeko. Haietatik, 7k adimen artifiziala aplikatzen dute teknologia nagusi gisa beren soluzioak garatzeko.

Proiektuak abian jartzeko hautatutako startupak honako hauek dira: