Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiaz
Ikuspegi − Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004tik dihardu. Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotutako erakundea da, eta migrazio fluxuek Euskadin duten eragina aztertzea, ezagutzea eta baloratzea du helburu.
Beste ikerketa batzuen artean, behatokiak Begirada argitalpena kaleratzen du. Lau hilean behingo ikerlanetan, immigrazioarekin eta Euskadin bizi diren atzerritar jatorriko biztanleekin zerikusia duten alderdi jakinak lantzen dituzte.