Genevan giza eskubideen beka eskatzeko epea zabalik

0

BEKEN DEIALDIA. Human Rights Internship Programme. Genevako Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko formakuntza programa

ESKABIDEAK GIZAESKUBIDEAK@UNETXEA.ORG POSTA ELEKTRONIKORA BIDALI BEHAR DIRA  2023KO EKAINAREN 19A BAINO LEHEN, GENEVA BEKA ERREFERENTZIAREKIN.

Programa eta hautaketa irizpideak

Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Kontseiluari buruzko formakuntza programa batean parte hartzeko 7 beka eskaintzen dira.

UN Etxeak – UNESCO sustatzeko Euskal Herriko elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzarekin batera, 7 formakuntza-beka eskaintzen dituzte Euskadi mailan giza eskubideen balioak lantzen dituzten gazteentzat.

Bekadunek formakuntza programa teoriko eta praktiko batean parte hartzeko aukera izango dute,  Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak Genevan (Suitza) egindako 54. Bilkura-aldian 2023ko irailean.

Programa Giza Eskubideen Kontseiluaren bilkura-aldien esparruan garatuko dam eta Nazio Batuen Sistemaren giza eskubideak babesteko mekanismoen funtzionamendurako hurbilketa teoriko eta praktikoa ahalbidetuko du. Formakuntzaren zati teorikoa, Giza Eskubideen Kontseiluko hainbat instantziatan izandako parte-hartze praktiko eta aurrez-aurrekoarekin osatzen da.

Giza eskubideak babesteko nazioarteko tresnetan eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzan sakontzeko interesa duten gazteei zuzenduta dago jarduera.

Programa teorikoak honako hauek biltzen ditu*:

− Nazio Batuen Sistemak Giza Eskubideak babesteko dituen mekanismoak. Sarrera orokorra:

  • Itunetatik sortutako organoen funtzionamendua eta eragiteko aukerak.
  • Giza Eskubideen Kontseiluaren dinamika.

− Prozedura bereziak: – Tipologia

  • Printzipioak
  • Agintaldi tematikoak eta geografikoak
  • Lan-metodoak
  • Giza eskubideen urraketak jakinarazteko prozedura
  • Nola parte hartu txostenetan
  • Mugak
  • Abantailak

− Giza Eskubideen Kontseiluaren webgunearen erabilera, informazioa lortzeko eta lanerako tresna gisa:

  • Webgunea, estraneta eta intereseko beste webgune batzuk

− Giza Eskubideen Kontseiluaren Aldizkako Azterketa Unibertsala.

* Formakuntzaren behin-betiko programa bidaia baino lehen bidaliko zaie hautatutako pertsonei.

Hautagaien hautaketa honako irizpide hauetan oinarritutako ebaluazio batean oinarrituta egingo da:

  • 18 urtetik 30era bitarteko adina izatea.
  • Giza eskubideei buruzko aurretiko formakuntza edo ezagutza frogagarriak.
  • Ezagutzak errepikatzeko espektatibak eta aukerak.
  • Giza eskubideetan edo/eta hezkuntzan lan egiten duten euskal eremuko erakunde batekiko lotura.
  • Ingeles maila altua.
  • Eskuratutako ezagutzak itzultzea: artikulu bat idaztea, komunikazio digitala… – Genero berdintasunaren eta aniztasunaren sustapenaren irizpideak.

Formakuntza garatzeko beharrezkoak diren materialez gain, bekaren barruan hegazkinez egindako bidaia, hotela eta Genevako elikadura daude sartuta.

Parte-hartzaileek formakuntza programaren saio guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute,  eta eskuratutako ezagutzak itzultzeko baita. 

Bestela, bekaren zenbateko itzuli beharko dute.

Bidaiaren data zehatzak abuztua baino lehen zehaztuko dira, aurreikuspenen arabera, 2023ko irailaren amaieran edo urriaren hasieran izango dira, astelehenetik ostegunera.

Beka eskatzeko, honako hauek bidali behar dira:

 

Informazio gehigarria