Aste magiko bat bizituko du Barakaldok ikastetxeetan, adinekoen zentroetan eta auzoetako plazetan emango diren ikuskizunei esker

0

Magiak tokia izango du Barakaldon. Udalak, udaberri Magikoarekin udaberrira ongietorria egin ondoren,  beste aste magiko batekin, Magia Astearekin, agurtu nahi du urte-sasoi hau. Oraingo honetan, ekainaren 12tik 18ra, hiriak magiako 41 ikuskizun izango ditu, ikastetxeen, adinekoen zentroen eta auzoetako plazen artean banatuta. Gainera, urrezko amaiera emango zaio, magia-gala batekin. Bertan, bilketa solidarioa izango da, eta Barakaldo  Sahara Salamekin elkarteentzat izango da. Gaur goizean aurkeztu du Amaia del Campo alkateak ekimena, Mago Oliver proiektuaren antolatzailearekin eta Miguel Fernández Barakaldo Sáhara Salamekin elkartearekin batera.Barakaldo kulturaz gozatzen duen hiria da. Hala, Kultura Arloak magiari buruzko aste oso bat antolatu du, hainbat publikorentzat: familiarentzat, gazteentzat, aisiaz gozatzen dutenentzat eta adinekoentzat. Horretarako, hurbileko eta nazioarteko magoen eskutik hainbat ikuskizun eskaintzen dira. «Aste honetan, Magia udalerriko bazter guzti-guztietan egongo da ilusionismoaren mundu zoragarrian murgiltzeko eta, horrela, udan bete-betean sartzeko, kaleaz gehien gozatzen dugun garaian», esan du alkateak. Horrela, Barakaldok magiari balioa eman nahi dio, bai gertu, kaleetan, bai haur eta adinekoentzako ikuskizun-formatuan.

Astea egun eta agertoki desberdinetan banatuta dago:

  • Astelehenetik (abenduak 12) ostegunera (15). Musika-emanaldiak eta euskarazko emanaldiak Barakaldoko hainbat ikastetxetan.
  • Astelehenetik larunbatera, 12tik larunbatera, 17ra. Ekitaldiak Barakaldoko adinekoen gizarte-zentroetan.
  • Ostiralean, hilak 16, 19: 30ean. Magiako Gala Handia, Barakaldo Antzokian.
  • Ostegunean, hilak 15, larunbata, hilak 17, eta igandea, hilak 18. Kaleko ikuskizunak eta Magia gertutik, aisialdi-guneetan.

Jarduera guztiak doakoak izango dira, hilaren 16ko gala izan ezik. Barakaldo Shahara Salamekin elkartera bideratuko da bildutakoa.  Sarreren prezioa 10 eta 12 eurokoa izango da..

IKASTETXEAK, EUSKARAZKO EMNALDIAK ETA MUSIKA-EMANALDIAK
Barakaldoko hamar ikastetxetan garatuko da ekimen hau, eta 16 emanaldi izango dituzte ekainaren 12tik 16ra, goizez. Proiektu horrekin bat egin nahi izan duten ikastetxeak honako hauek dira: Sortzez Garbia M.S.J.O. ikastetxea, IBAIBE, Arrontegi eskola, Larrea Eskola, Gurutzetako Salestarrak, Mukusuluba, Alkartu Ikastola, El Pilar, Bagatza Eskola eta Zuhatzu Eskola. «Oso jarduera eskatua da, aste horretan ikasturtea ixten baita eta ikastetxe askok egiten baitituzte uda hasierako jaiak. Hori dela eta, ikasle askok magiaz gozatu ahal izango dute, ikasturtearen itxiera gisa», azpimarratu du Del Campok.

ADINEKOEN ZENTROAK, HURBILEKO MAGIA-EMANALDIAK
Magia Astea hiriko adinekoen 9 gizarte-zentroetara iritsiko da, beste hainbeste magia-ikuskizunekin. Horrela, honako ikastetxe hauek hartuko dute parte: La Siebe Lagun, Bizitza Lasaia, Gurutze Lagun, Erreka Ortu zentroa, Etxatxu, Argenta, Arrontegiko Nagusiak eta Ondo Bide.Magia auzoetan eta aisialdi-guneetan

Osteguna, larunbata eta igandea izango dira kale-ikuskizunetako txandak. Hala, Lutxana Kastrexana, Burtzeña, Retuerto, Llano, Bagatza, Errekatxo eta Gorostitzatik igaroko da magia. Desertu-Berrian, San Bizenten, Zuhatzu Arteagabeitian, Zaballan, Gurutzetan eta EArrontegin ere ikusi ahal izango da.»Oso proiektu osatua da, eta gure kaleez eta magiaz gozatzeaz gain, Saharan bizi duten egoera bidegabean laguntzeko aukera ere emango digu. Beraz, Magia Asteak kultura eta elkartasuna uztartzen ditu», esanez amaitu du Del Campok.