Euskadiko gazteen heren bat baino gehixeago (% 37) interesatuta zegoen maiatzaren 28an izan ziren udaletarako eta batzar nagusietarako hauteskundeetan

0

“Bakea, Justizia eta Instituzio sendoak” Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren 16garren helburua da

Maiatzaren 2a eta 5a artean, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 18 eta 29 urte bitarteko 395 gazteri galdetu zien ea zenbateko interesa zuten maiatzaren 28an izango ziren udal eta batzar nagusietarako hauteskundeetan.

Gazteen % 14k interes handia zuela erantzun zuen eta beste % 23k nahikoa interes zuela; guztira % 37k adierazi zuen maiatzaren 28an izango ziren hauteskundeetan interesatuta zegoela.

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek maiatzaren 28ko hauteskundeetan izan duten interes maila (%)

Gazteak dira 2023ko udal eta batzar nagusietarako hauteskundeekiko interesik baxuena adierazi duen adin-taldea. Adinean gora egin ahala handitzen da interesa izan dutela diotenen kopurua, baina, hala ere, 18 urtetik gorako biztanleria osoa kontuan hartuta, batez beste, erdiak baino gutxiagok dio interesa izan duela hauteskunde hauetan (% 45ek, hain zuzen ere).

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan izandako interes maila, adin-talde handien arabera (%)