GEBren ikerketa berria: Gazteak, emantzipazioa eta etxebizitza-premia Euskadin 2021

0

Txosten honen helburua Euskadiko gazteen egoera orokorraren ikuspegia eskaintzea da, emantzipazioari dagokionez eta, zehazkiago, emantzipatu gabeko gazteen etxebizitza-premiari dagokionez.

Horretarako, 2021eko Etxebizitza Beharrei eta Eskaerari buruzko Inkestaren emaitzetan oinarritu gara. Inkesta hori Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organo Espezifikoak egiten du aldizka, eta Gazteen Euskal Behatokiari 18-34 urteko pertsonei buruzko datuak eman dizkio, Behatokiak aztertzeko.

Txosten honetan, datu orokorrak eskaintzen dira, hala nola emantzipatutako pertsonen ehunekoa edo diru-sarrera propioak izatea, baina baita gai zehatz batzuk ere, hala nola emantzipatutako gazteak bizi diren etxebizitzen ezaugarriak, etxebizitza-premia duten emantzipatu gabeko gazteek dituzten zailtasunak edo etxebizitza-politikarekiko dituzten lehentasunak eta iritziak.

Gainera, 2021eko datuak Etxebizitza Beharrei eta Eskariari buruzko Inkestaren aurreko edizioetako datuekin alderatzen dira, zehazki 2015, 2017 eta 2019an bildutakoekin.

Era berean, alde esanguratsuak daudenean eta emaitzak estatistika-zorroztasunez eskaintzeko moduko lagin zabala dagoenean, datuak sexuaren, adinaren, lurraldearen eta abarren arabera bereizita aurkezten dira.